FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Alaves 2-1 Eibar

by | 2020/12/24

Argazkia: @Alaves_eus

Alaves 2-1 Eibar


FITXA TEKNIKOA:


ALAVES: Pacheco; Ximo Navarro, Laguardia, Lejeune, Duarte (Jota Peleteiro, 94.min); Edgar Mendez (Martin Aguirregabiria, 73. min), Battaglia (Manu, 73. min), Pina, Luis Rioja (Adrian Marin, 89. min); Joselu eta Deyverson.


EIBAR: Dmitrovic; Alejandro Pozo, Esteban Burgos (Quique, 84. min), Bigas, Arbilla; Sergio Alvarez (Pape Diop, 46. min), Edu Exposito (Unai Arieta, 77. min); Pedro Leon (Kevin Rodrigues, 46. min), Takashi Inui (Recio, 60. min), Bryan Gil; eta Kike Garcia.


GOLAK:
1-0
: Pedro Leonek, 4.min
1-1: Édgar Mendezek, 40. min.
2-1: Deyversonek, 47. min.


EPAILEA:
Del Cerro Grande. Txartel horiak atera dizkie Edgar Mendez (38. min), Battaglia (56. min), Tomas Pina (62. min) eta Laguardia (89. min) Alaveseko jokalariei, baita Bryan Gil (81. min) eta Unai Arieta (88. min) Eibar taldeko futbolariei.


BESTELAKOAK:
V.Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren zazpigarren partida. Ateak itxita jokatu da, publikorik gabe.

Alaves 2-1 Eibar

 

Alaves nagusitu da V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren zazpigarren partidan.

Eibarrek sartu du lehen gola. Pedro Leonek kornerretik zuzenean sartu du baloia Alaveseko atean 4. minutuan , baina Alavesek buelta eman dio markagailuari lehen zatia amaitzeko azken minutuetan, Edgar Mendezek 43. minutuan eta Deyversonek 47. minutuan sartutako golekin.

Gaurko partida ere ateak itxita jokatu da, publikorik gabe. Oraingoz partida guztiak horrela jokatuko dira, harmailetako ikuslerik gabe. Ezin esan giro egokiena denik V. Euskal Herria Txapela jokatzeko, baina lehiaketak aurrera darrai.

Sailkapenean, zazpi partida jokatuta, Alaves dugu buruan, 7 punturekin. Atzetik, bigarren postuan, Osasuna,  4 punturekin. Ondotik, Athletic, hiru punturekin. Eta azken postuetan dira Reala eta Eibar, bina punturekin.

V. Euskal Herria Txapelaren hurrengo partidak:

Dagoeneko finkatuta dagoz V. Euskal Herria Txapela edizio honetako hurrengo hiru partidetako egunak eta orduak:

Athletic – Reala, abenduaren 31n jokatuko da, ostegunean, arratsaldeko 14:00etan hasita, San Mames futbol zelaian.

Osasuna – Alaves, abenduaren 31n jokatuko da, ostegunean, arratsaldeko 16:15ean hasita, Sadar futbol zelaian.

Reala – Osasuna, urtarrilaren 3an jokatuko da, igandean, arratsaldeko 18:30ean hasita, Anoetako futbol zelaian.

Hiru partida hauek jokatuta, V. Euskal Herria Txapelaren lehen buelta amaitu da. Hortaz, ordurako jakingo dugu neguko sailkapenean finala jokatzeko postuetan diren bi taldeak.

2020/21

V. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

 TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA9523072
2OSASUNA9523053
3ALAVES8522146
4ATHLETIC3410324
5EIBAR2502347
NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2020.09.27Eibar1 - 2Athletic
2020.10.04Alaves1 - 0Athletic
2020.10.18Eibar0 - 0Osasuna
2020.10.24Osasuna1 - 0Athletic
2020.12.06
Alaves0 - 0Reala
2020.12.13
Reala1 - 1Eibar
2020.12.23
Alaves2 - 1Eibar
2020.12.31
Athletic0 - 1Reala
2020.12.31
Osasuna1 - 1Alaves
2021.01.03
Reala1 - 1Osasuna
2021.02.07
Osasuna2 - 1Eibar
2021.02.21Reala4 - 0Alaves
2021.02.28Alaves-Osasuna
2021.03.21Athletic-Eibar
2021.04.04Reala-Athletic
2021.04.11Athletic-Alaves
2021.04.25Eibar-Reala
2021.05.02Eibar-Alaves
2021.05.09Athletic-Osasuna
2021.05.23Osasuna-Reala
Juan Martinez de Irujok jarriko dio txapela larunbatean irabazleari

Juan Martinez de Irujok jarriko dio txapela larunbatean irabazleari

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA       Euskal tradizioan, garrantzia berezia dauka txapelak. Txapeldun hitza berak ere bertan dauka jatorria eta irabazleari txapela jarri ohi zaio. Beraz, berezkoa behar du izan, Euskal Herriko Txapelketan ere, irabazleak...

Hiriak iragarkiz betetzen

Hiriak iragarkiz betetzen

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA   Geroz eta gutxiago gelditzen da Euskal Herriko gizonezkoen Lehen Txapelketako finala jokatzeko. Abuztuaren 12a bertan dago eta horrela adierazten digute gure hirietan aurki ditzakegun iragarkiek. Bi taldeak buru belarri ari dira...

Share This