FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Alaves 0-1 Osasuna

by | 2020/06/25

Argazkia: @caosasuna_eus

Alaves 0-1 Osasuna


FITXA TEKNIKOA:


ALAVES: Pacheco, Ximo, Laguardia, Ely (Adrian Martin, 78. min), Duarte, Borja Sainz (Edgar, 78. min), Pina, Camarasa (Manu Garcia, 80. min), Rioja (Burke, 72. min), Joselu eta Lucas Perez.

OSASUNA: Sergio Herrera, Nacho Vidal, D. García, Aridane, Lato, Roberto Torres, Oier, Moncayola (Brasanac, 80. min), Rubén García (Estupiñán, 80. min), Enric Gallego eta Arnáiz (Mérida, 88. min).


GOLAK:
0-1 (63. min):
Toni Latok.


EPAILEA:
Hernandez Hernandez. Txartel horiak Alaveseko Elyri eta Edgarri; eta Osasunako Oierri, Latori eta David Garciari.


BESTELAKOAK:
IV.Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hemeretzigarren jardunaldia. Ateak itxita jokatu da, publikorik gabe.

Argazki gehiago: DeportivoAlaves1921

Osasuna garaile

Osasuna irabazi du gaurko norgehiagoka. Sailkapenean Alavesen puntu batera dago orain, IV. Euskal Herria Txapelaren finala jokatzeko aukerarekin. Denboraldi honetako azken partidan Eibarren kontra berdintzea nahikoa du horretarako. Zain egon beharko dugu, beraz, azken partidaren emaitza ezagutu arte.

Partidan talde biak antzeko ibilita ere, Osasunak sartu du gola, eta horrela eskuratu ditu hiru puntuak. Ezin besterik esan. IV. Euskal Herria Txapelako hemeretzigarren partida izan da, hau da, azken-aurrekoa. EibarOsasuna izango da azkena.

Lehenengo bueltan ere Osasunak irabazi zuen, irailaren 3an. Sadarren jokatutako partida hartan, markagailuak Osasuna 4-2 Alaves  markatu zuen partidaren amaieran. Horrek esan nahi du, elkarren arteko partida biak kontutan hartuta, puntutan berdinduez gero Osasuna geldituko litzatekeela Alavesen aurretik.

Gaurko emaitzaren ostean, sailkapenean ez dago aldaketarik, baina Osasuna  Alavesen puntu batera gelditu da partida baten faltan. Horren emaitzaren zain gelditu beharko dugu, beraz, finalerako bigarren sailkatua ezagutzeko. Lehena, badakigu nor izango den: Reala. Bigarrena Alaves ala Osasuna izango da. Bestela, badakigu Athletic eta Eibar ez direla finalean izango.


TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514

IV. Euskal Herria Txapelaren lehen buelta amaitu zenean Athletic zegoen sailkapenaren buruan. Realarekin batera biak ageri ziren nagusi. Bigarren bueltarekin kolorea nabarmen aldatu da. Orain Reala dago lehen postuan eta Athletic finala jokatzeko aukerarik gabe gelditu da, bigarren buelta puntu bakarra eskuratuta.

Reala lehen postuan dago, eta dagoeneko berea izango da postu hori. Alaves dago bigarren postuan. Partida guztiak jokatu ditu dagoeneko. Osauna puntu batera dauka, eta denboraldi honetako azken partidan EibarOsasuna izango da.

Bigarren bueltako bederatzi partida jokatuta, beste partida bat daukagu aurrean. Hor erabakiko da azkenean finalerako bigarren txartela nork eskuratuko duen.

Arestian esan bezala, lehen buelta amaitu zenean ematen zuen Athletic eta Realaren artean izango zela finala.  Baina azken emaitzek beste ikuspegia ematen digute. Orain Reala dugu buruan, hamasei punturekin. Sendo baino sendoago. Matematikoki sailkatuta dago finalerako. Athleticen gauzak okertu dira, eta lehenago buruan eta inoizko onena zirudien arren, hiru partida jarraian galdu eta puntu bat bakarrik eskuratu du bigarren bueltan. Finaletik kanpo gelditu da beraz. Alaves dago bigarren postuan Mendizorrotzan Reala garaitu ondoren. Baina Osasunaren aurka galdu ondoren, konplikatu egin zaio piska bat postu hori. EibarOsasuna partidaren emaitzaren zain egon behar izango dugu bigarren sailkapena nor den ezagutzeko.

Hurrengo partidak

Dagoeneko hemeretzigarren jardunaldia jokatuta, azken partida gelditzen da IV. Euskal Herria Txapelako finalera sailkatzeko fasea amaitzeko.

→ IX. Euskal Herria Txapelako 20. jardunaldia, Eibar-Osasuna, uztailaren 2an, osteguna, 19:30etan jokatuko da Ipuruan. 

Denboraldia amaituta ikusiko dira finala jokatzeko aukerak. Printzipioz, bestelako eragozpenik izan ezean, jokatu egingo da. 

Alaves 0-2 Osasuna

Alaves 0-2 Osasuna

Osasuna nagusi izan da aurtengo VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren lehen partidan. Sailkapenean bera da buru, gaurko hiru puntuekin

Athletic-Alaves, urriaren 1ean

Athletic-Alaves, urriaren 1ean

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren bigarren partida izango da. Publikoarekin jokatuko da, San Mamesen, 21:00etan hasita

Alaves-Osasuna, larunbatean

Alaves-Osasuna, larunbatean

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren lehen partida izango da. Publikoarekin jokatuko da, Mendizorrotzan, 21:00etan hasita

Sailkapena ~ Emaitzak ~ Egutegia

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna