FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Alaves 0-1 Osasuna

by | 2021/02/28

Argazkia: @caosasuna_eus

Alaves 0-1 Osasuna


FITXA TEKNIKOA:


ALAVES: Pacheco; Ximo (Deyverson, 83.min), Laguardia (68.min), Lejeune, Aguirrebabiria (Duarte, 46.min); Manu, Edgar (Rioja, 72.min), Pina, Cordoba (Pellistri, 46.min); Joselu eta Lucas Perez.


OSASUNA: Sergio Herrera; Nacho Vidal, Aridane, David Garcia, Juan Cruz; Oier, Torro (Moncayola, 77.min), Roberto Torres, Ruben Garcia (Unai Garcia, 87.min); Budimir (Enric Gallego, 87.min) eta Calleri (Kike Barja, 66.min).


GOLAK:
0-1
: Barjak (78. min)


EPAILEA:
Sanchez Martinez. Txartel horiak Alaveseko Pinari, Laguardiari eta Lucasi; eta Osasunako Unai Garciari, Vidali, David Garciari eta Juan Cruzi.


BESTELAKOAK:
V.Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamairugarren partida. Ateak itxita jokatu da, publikorik gabe.

Alaves 0-1 Osasuna

 

Osasunak irabazi du V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamairugarren partida. Emaitza honekin sailkapenaren buruan jarri da, 12 punturekin. Bigarrenari, Realari, alegia,  hiru puntu ateratzen dizkio orain.

Esan daiteke berdindua izan dela jokoa zelaian, baina Osasuna aurreratu da 78. mintuan Barjaren golarekin, eta norrekin nahikoa izan du hiru puntuak Iruñera eramateko.  

Gaurko partida ere ateak itxita jokatu da, publikorik gabe. Oraingoz denboraldi honetako partida guztiak horrela jokatuko dira, harmailetako ikuslerik gabe. Ezin esan giro egokiena denik V. Euskal Herria Txapela jokatzeko, baina lehiaketak aurrera darrai.

Sailkapena

Gaurko partidaren emaitzarekin, V. Euskal Herria Txapelaren hamairugarren partida jokatuta, hau da, bigarren bueltako hirugarrena, Osasuna sailkapenaren buruan jarri da, 12 punturekin.  Reala, hiru puntutara dago, 9 punturekin. Eta hortik aurrera , aldaketarik ez. Ondoren Alaves dator hirugarren postuan, 8 punturekin. Atzetik, Athletic, hiru punturekin. Eta zken postuan, Eibar, bi punturekin.

Hurrengo partida

V. Euskal Herria Txapela 2020/2021 edizio honetako hurrengo partida, martxoaren 21eko asteburuan izango da:

Athletic – Eibar, martxoaren 21eko asteburua (oraindik eguna eta ordua zehaztu gabe), Mendizorrotza futbol zelaian.

2020/21

V. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

 TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA168440103
2OSASUNA13834186
3ALAVES98233410
4ATHLETIC7814368
5EIBAR6813489

NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2020.09.27Eibar1 - 2Athletic
2020.10.04Alaves1 - 0Athletic
2020.10.18Eibar0 - 0Osasuna
2020.10.24Osasuna1 - 0Athletic
2020.12.06
Alaves0 - 0Reala
2020.12.13
Reala1 - 1Eibar
2020.12.23
Alaves2 - 1Eibar
2020.12.31
Athletic0 - 1Reala
2020.12.31
Osasuna1 - 1Alaves
2021.01.03
Reala1 - 1Osasuna
2021.02.07
Osasuna2 - 1Eibar
2021.02.21
Reala4 - 0Alaves
2021.02.28
Alaves0 - 1Osasuna
2021.03.21
Athletic1 - 1Eibar
2021.04.07
Reala1 - 1Athletic
2021.04.10
Athletic0 - 0Alaves
2021.04.26
Eibar0 - 1Reala
2021.05.01
Eibar3 - 0Alaves
2021.05.08
Athletic2 - 2Osasuna
2021.05.23
Osasuna0 - 1Reala
Lehen Txapelketa Txapelik gabe

Lehen Txapelketa Txapelik gabe

Euskal Herria Kirolaren partetik lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiegu Lasesarrera gerturatu diren guztiei. Askok esfortzua egin behar izan dute euskal futbolaren festa izan behar zuena bizitzera etortzeko. Autoritateak, Juan Martinez de Irujo eta zalego guztia (2.500 ikusletik gora) futbolaz gozatzera etorri da Barakaldora eta halaxe zen baita ere gure nahia. Horregatik pena bat izan da jai honek horrelako amaiera edukitzea.
[jarraitu irakurtzen]

Txapeldunik ez, Euskal Herriko I. Futbol Txapelketaren finalean

  Argazkia: Marisol Ramirez / ARP (Berria) → berria.eus: Eman gabe geratu da kopa ATHLETIC 2 ALAVES 2 Eman gabe geratu da kopa Athletic eta Alaves gogor aritu dira Euskal Herriko Txapelketako finalean, eta epaileak bertan behera utzi du partida neurketa amaitzeko...

Bi entrenatzaileak partida iristeko irrikan

Bi entrenatzaileak partida iristeko irrikan

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA     Euskal Herriko Txapelketaren bezperan Athletic eta Alaveseko entrenatzaileekin egon nahi izan dugu partidari begira beraien iritzia jakiteko. Jose Angel “Kuko” Ziganda eta Luis Zubeldía, bi entrenatzaile gazte, euskal...

Share This