FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Abuztuaren 6an jokatuko da V. Euskal Herria Txapelaren finala

2021/07/09

Irungo Gal futbol zelaian jokatuko da V. Euskal Herria Txapelaren finala, abuztuaren 6an, ostiralarekin, 20:30etik aurrera.

ETB1 telebistak emango du zuzenean.

 

Real Sociedad eta Osasuna izan dira V. Euskal Herria Txapelaren 2020/21 aurtengo edizioan sailkapeneko lehen bi postuetan amaitu dutenak, Espainiako Santander ligan azken denboraldian aritu diren euskal taldeen artean jokatutako derbietan puntu gehien lortu dutenak, alegia. Hartara, bien artean jokatuko da finala, arestian esan bezala, abuztuaren 6an, 20:30ean hasita, Irungo Gal futbol zelaian.

Akitania Berriak, Euskadik eta Nafarroak osatutako Euroeuskualdeak babestu eta laguntzen du partida, lurralde ezberdinen arteko kirol lehiaketak sustatzeko duen helburu estrategikoarekin bat eginda. Hartara, Euroeskualdea Kopa izena hartuko du.

Printzipioz, ikusleak izango dira harmailetan, beti ere instituzioek ezarritako osasun baldinzak zorrotz betez.

ETB1 telebista kateak zuzenean emango du partida osoa.

Iruñea, 2021eko uztailaren 9a.

 


TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA168440103
2OSASUNA13834186
3ALAVES98233410
4ATHLETIC7814368
5EIBAR6813489

NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2020.09.27Eibar1 - 2Athletic
2020.10.04Alaves1 - 0Athletic
2020.10.18Eibar0 - 0Osasuna
2020.10.24Osasuna1 - 0Athletic
2020.12.06
Alaves0 - 0Reala
2020.12.13
Reala1 - 1Eibar
2020.12.23
Alaves2 - 1Eibar
2020.12.31
Athletic0 - 1Reala
2020.12.31
Osasuna1 - 1Alaves
2021.01.03
Reala1 - 1Osasuna
2021.02.07
Osasuna2 - 1Eibar
2021.02.21
Reala4 - 0Alaves
2021.02.28
Alaves0 - 1Osasuna
2021.03.21
Athletic1 - 1Eibar
2021.04.07
Reala1 - 1Athletic
2021.04.10
Athletic0 - 0Alaves
2021.04.26
Eibar0 - 1Reala
2021.05.01
Eibar3 - 0Alaves
2021.05.08
Athletic2 - 2Osasuna
2021.05.23
Osasuna0 - 1Reala
Osasuna – Athletic, azaroaren 24an

Osasuna – Athletic, azaroaren 24an

Osasuna – Athletic izango da IV. Euskal Herria Txapelaren seigarren partida. Azaroaren 24an jokatuko da, igandean, arratsaldeko 14:00etan

Osasuna 4-2 Alaves

Osasuna 4-2 Alaves

Lehen garaipena lortu du Osasunak IV. Euskal Herri Txapela 2019/20 edizio honen bosgarren jardunaldian. Azkenean sei gol markagailuan, gorritxoen pozerako beti ere

Osasuna – Alaves, azaroaren 3an

Osasuna – Alaves, azaroaren 3an

Osasuna – Alaves izango da IV. Euskal Herria Txapelaren bostgarren partida. Azaroaren 3an jokatuko da, igandean, arratsaldeko 16:00etan

Reala 3-0 Alaves

Reala 3-0 Alaves

Lehenengo hiru puntuak lortuta Reala bigarren postuan jarri da IV. Euskal Herria Txapelako sailkapenean. Hurrengo partida, Osasuna-Alaves azaroaren 3an jokatuko da

Reala – Alaves, ostegunean

Reala – Alaves, ostegunean

Reala – Alaves izango da IV. Euskal Herria Txapelaren laugarren partida. Irailaren 26an jokatuko da, ostegun honetan, gaueko 21:00etan