FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Abuztuaren 5ean jokatuko da VI. Euskal Herria Txapelaren finala

by | 2022/07/01

Athletic eta Reala lehiatuko dira aurtengo VI. Euskal Herria Txapelaren finalean

Gaur aurkeztu da VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren finala. Abuztuaren 5ean lehiatuko dira Athletic eta Reala Lasesarre futbol zelaian, 20:45etik aurrera. Izan ere, biek lortu dituzte puntu gehien aurtengo denboraldiko sailkapenean: Athleticek 14 puntu eskuratu ditu eta Realak, 11. Sailkapeneko lehen postuan amaituta, Athleticek izango du etxeko talde izaera norgehiagokan. ETB1ek zuzenean emango du finala.

Aurkezpena Lasesarren zelaian egin da, Barakaldon. Bertan izan dira Euskal Herria Kirolaren ordezkari Kike Zurutuzarekin batera, Barakaldoko alkate Amaia del Campo; Barakaldo futbol klubeko presidente Jose Mari Isusi; Athleticeko ordezkari Jose Angel Iribar eta Realaren izenean Imanol Agirretxe

Zurutuzak Euskal Herria Txapelaren nondik norakoak azaldu ditu, finalaren data eta ezaugarriekin. Aipatu duenez, Gorka Iraizoz omenduko du aurten Euskal Herria Kirola elkarteak, egindako kirol ibilbidean erakutsitako jarrerak eta baloreak azpimarratuz. Iraizoz gaurko aurkezpenera joan ezin izan badu ere, finalean izango da omenaldia jaso eta irabazleari Txapela ezartzeko ere. 

Iribarrek adierazi du Txapela jokatzea interesgarria dela alde askotatik ikusita, azpimarratu du txapelketa honen izaera zein den, eta batez ere nabarmendu nahi izan du kirol aldetik finalak izango duen interesa: denboraldi berria hastear jokatuko da, jokalariak eta taldeak ondo prestatuak izango direla eta, gainera, derbi batek duen txisparekin, lehia eta ikuskizuna bermatuta izango dela.

Agirretxek, bere aldetik, txapelketaren beraren interesa azpimarratu du, eta finala azken batean derbi interesagarria izango dela aurredenboraldi data horietan hain zuen. Esan du taldeari ilusio handia egiten diola Euskal Herria Txapelako finalean izatea, irabazteko gogoa dutela eta zaleak taldea animatzera joateko deitu ditu.

Isusik aipatu du, Barakaldo klubari begira, Lasesarre futbol zelaia orain 19 urte inaguratu zela, Athleticek parte hartu zuela inagurazioan eta finalean izango diren jokalari asko Lasesarren jokatutakoak ere badirela.

Del Campo alkateak, Udalak kirolarekin duen konpromisoa azpimarratu du. Barakaldo beti izan dela prest izaera honetako ekimenak sustatzeko, futbol alorrean inbertsio handiak eginak dituela Udalak eta finalean anaitasun eta kirolatasunarekin aritzeko deia egin du, euskal kirol festa izango dugunb final honetan.

Euskal Herria Kirola elkartearen izenean Zurutuzak eskerrak eman dizkie finalean arituko diren Atheltic eta Reala talde biei, Iribar eta Agirretxeri, Barakaldo futbol taldeari eta finala Lasesarren jokatu ahal izateko erraztasun guztiak eman dituen Barakaldo Udalari.

Euskal Herria Txapela

Euskal Herria Txapela  Espainiako lehen mailako ligan jokatzen duten euskal taldeen artean jokatzen da. Elkarrean aurkako partidak kontutan hartuta sailkapena egiten da eta puntu gehien ateratzen dituzten bi taldeen artean jokatzen da finala.

2016/17 denboraldian jokatu zen lehen edizioa, denboraldi horretan lehen aldiz Euskal Herriko bost talde aritu zirelarik. Edizio horretako finala Athletic eta Alaves artean jokatu zen Lasesarren bertan, baina txapela eman gabe gelditu zen, talde bietako jokalarien arteko istiluen ondorioz epaileak partida bertan behera utzi behar izan zuelako. Hurrengo edizioetako txapeldunak izan dira, hurrenez hurren, Athletic, Eibar, Reala eta  Osasuna.

Sarrerak

Sarrerak dagoeneko salgai daude Interneten, hementxe bertan ehkirola.eus webgune honetan, eta hurrengo egunetan Realeko dendetan eta Lasesarreko bulegoetan ere zuzenean erosi ahal izango dira.

Tribunetako sarrerak 20 eurotan salduko dira, lateralak 15 eurotan eta 16 urte artekoentzat, 5 eurotan.

••••••••••••••••••••••••••••••••••••

Aukeratu zure sarrerak, eman beheko CONSEGUIR botoiari eta erosketa burutzeko jarraibideak agertuko zaizkizu pantailan.

[vivetix url=https://vivetix.com/entradas-vi-euskal-herria-txapela#/rcsl6zk76XM]

••••••••••••••••••••••••••••••••••••

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22

TALDEAPt.JIBGAGKG
1ATHLETIC146420112
2REALA11632166
3OSASUNA6620446
4ALAVES2602416

NOIZTALDEA
EMAITZA
TALDEA
2021.09.18Alaves
0-2
Osasuna
2021.10.01Athletic
1-0
Alaves
2021.10.31Reala
1-1
Athletic
2021.10.07Osasuna
0-2
Reala
2022.01.02Alaves
1-1
Reala
2022.01.03Osasuna
1-3
Athletic
2022.01.10Alaves
0-0
Athletic
2022.02.20Athletic
4-0
Reala
2022.02.27Reala
1-0
Osasuna
2022.03.13Reala
1-0
Alaves
2022.04.10Osasuna
1-0
Alaves
2022.05.15Athletic
2-0
Osasuna
Alaves – Eibar, asteazkenean

Alaves – Eibar, asteazkenean

Gaueko 22:00etan hasiko da, Mendizorrotza futbol zelaian. V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren zazpigarren partida izango da

Reala 1-1 Eibar

Reala 1-1 Eibar

Berdinketarekin amaitu da V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren seigarren partidan. Alaves-Eibar izango da hurrengo norgehiagoka, abenduaren 23an.

Reala – Eibar, igandean

Reala – Eibar, igandean

Arratsaldeko 14:00etan hasiko da, Anoetako futbol zelaian. V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren seigarren partida izango da

Reala – Osasuna, urtarrilaren 3an

Reala – Osasuna, urtarrilaren 3an

Arratsaldeko 18:30ean hasiko da, Anoetako futbol zelaian. V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamargarren partida izango da; lehen bueltako azkena

Alaves 0-0 Reala

Alaves 0-0 Reala

Puntu banaketa izan dugu V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren bosgarren partidan. Reala-Eibar izango da hurrengo norgehiagoka, abenduaren 13an.

Osasuna – Alaves, abenduaren 31n

Osasuna – Alaves, abenduaren 31n

Arratsaldeko 16:15etan hasiko da, San Mames futbol zelaian. V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren bederatzigarren partida izango da