EUSKAL PILOTA

Abian da 2021ko GRABNI Txapelketa

by | 2021/04/26

Argazkiak: euskalpilota.org

GRABNI Txapelketa Eskal Herriko federazio ezberdinetako selekzioen arteko lehiaketa da, Errioxakoa ere parte hartzen duelarik (Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Nafarroa,  Iparralde eta Errioxako federazioen selekzioak, alegia).

Covid-19aren ondorioz, espezialitate eta kategoria desberdinetako kopa sistemako txapelketak eramango dira aurrera asteburu desberdinetan. Asteburu honetan Zesta Punta eta Erraminta espezialitateekin hasi dira eta hurrengo asteetan beste batzuk eramango dira aurrera.

Covid-19ak sortutako osasun larrialdiaren ondorioz G.R.A.B.N.I 2021 txapelketa ez-ohiko formatu batean antolatuko da:

Zesta Puntari dagokionez, gazte eta nagusi mailan jokatuko da finalerdi eta final sisteman. Bertan Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako federazioak parte hartuko dute eta finalerdiak, igande honetan, apirilak 25 goizeko 10:00etan hasita Zumaiko Aitzuri pilotalekuan jokatu zirelarik. Finala aldiz, Gasteizko Olabe pilotalekuan jokatuko da gasteiztarrentzat hain esanguratsua den San Prudentzio egunean, apirilak 28 18:00etan hasita hain zuzen ere.

Erramintako txapelketa Larruzko Paleta eta Pala Motza nagusi kategorian jokatuko da. Kasu honetan Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako, Nafarroako eta Errioxako federazioek izena eman dute eta horren ondorioz kanporaketa, finalerdi eta final sistema antolatu da. Igande honetan jokatu zen kanporaketa Sopelako pilotalekuan eta hurrengo larunbatean maiatzak 1, Sopelan baita ere, finalerdiak. Finala Iruñako Labrit pilotalekuan jokatuko da maiatzaren 8an.

Asteburu honetako emaitzak:

G.R.A.B.N.I 2021 HERRAMINTA

KANPORAKETA / PALETA LARRUZ NAGUSIAK

ERRIOXA (Saenz-Velandia) 24  GIPUZKOA (Luzuriaga-Alkorta) 35

G.R.A.B.N.I 2021 ZESTA PUNTA

FINALERDIAK / GAZTEAK

ARABA (Agirre-Lopez de Suso) 14 GIPUZKOA (Urresti-Ureta) 30

G.R.A.B.N.I 2021 ZESTA PUNTA

FINALERDIAK / GAZTEAK

BIZKAIA (Hormaetxea-Mugartegi) 30 NAFARROA (Rodriguez-Lakidain) 10

G.R.A.B.N.I 2021 ZESTA PUNTA

FINALERDIAK / NAGUSIAK

NAFARROA (Bailo-Arellano) 11 GIPUZKOA (Agirre-Mancisidor) 30

G.R.A.B.N.I 2021 ZESTA PUNTA

FINALERDIAK / NAGUSIAK

ARABA (Del Rio-Glz. De Matauco) 25 BIZKAIA (Alberdi-Zabala) 30

G.R.A.B.N.I 2021 HERRAMINTA

KANPORAKETA / PALA MOTZA NAGUSIAK

ERRIOXA (Abailar-Gomez) 32 ARABA (Saez de Camara-Bagazgoitia) 40

G.R.A.B.N.I 2021 HERRAMINTA

KANPORAKETA / PALETA LARRUZ NAGUSIAK

ERRIOXA (Saenz-Velandia) 24 GIPUZKOA (Luzuriaga-Alkorta) 35