FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA

[A MULTZOA] Athletic 4-0 Eibar

2021/08/22

Argazkia: @Ibaifm

Athletic 4-0 Eibar

Athletic – Alaves izango da Euskal Herria Kopako ‘A Multzoko’ finala

Gaurko finalerdiak jokatuta, eta beste finalerdian Reala 3-4 Alaves izandako emaitzarekin, Euskal Herria Kopako finala Athletic eta Alavesen artean jokatuko da. Abenduaren 29an jokatuko da, hain zuzen, igandean, arratsaldeko 16:00etan, Asti (Zarautz, Gipuzkoa) futbol zelaian. ETB1 telebista kateak eskeiniko du zuzenean.

 

• XI. Euskal Herria Kopa 2021 •

 

Bi multzo

Aurtengo edizioa bi multzotan jokatuko da. Bi multzo izango dira, bi lehiaketa paraleloen formatuan. Bi garaile izango ditugu beraz.

Halabeharrez jokatuko da horrela. Izan ere, Euskal Herria Kopan parte hartzen duten futbol talde guztiek ez dute maila bereko lehiaketetan jarduten. Eta 2021/2022 denboraldiko lehiaketak sasoi berean hasiko badira ere, joan zen denboraldia ez zuten denek batera amaitu. Hori dela eta, ezin izan da finalera iristeko egin ohi den kanporaketa sistema bakarra antolatu.

A multzoa

Lau talde arituko dira XI. Euskal Herria Kopa eskuratzeko lehian, denboraldi honetan Espainiako Lehen Mailako ligan (Liga Ellas) jokatuko duten Euskal Herriko lau taldeak hain zuzen: Real Sociedad (azken urteko txapelduna), Athletic, Eibar eta Alaves.

B multzoa

Talde honetan arituko dira Nafarroatik, Mutilvera (Mutilva); Arabatik, Aurrera de Vitoria (Gasteiz); Bizkaitik, San Ignacio (Bilbo) eta Bizkerre (Getxo); Gipuzkoatik, Añorga eta Oiartzun; eta Lapurditik, Angeluko Isatsak.

Publikoarekin jokatuko da

Iaz bezala, pandemiak baldintzatua jokatuko da XI. Euskal Herria Koparen 2021eko edizioa. Zaletuek zelaietara joateko aukera izango dute, agintariek zelai bakoitzean zelaiaren arabera ezartzen dituzten kopuruetan.

Egutegia

B MULTZOA

  • Abuztuak 14, larunbata, Mutiloabeiti (Nafarroa), 12:00 : MutilveraOiartzun.

  • Abuztuak 14, larunbata, Añorga (Gipuzkoa), 18:00 : AñorgaAngeluko Isatsak.

  • Abuztuak 14, larunbata, San Ignacio (Bilbo, Bizkaia), 18:00 : San IgnacioAurrera de Vitoria.

    [ Bizkerre, libre gelditu da lehen kanporaketan.]

  • Abuztuaren 21 eta 22an jokatuko dira bigarren kanporaketako partidak, oraindik erabakitzeke dauden dauden zelai eta orduetan.

  • Abuztuaren 29an jokatuko da finala

A MULTZOA

FINALERDIAK

  • Abuztuak 22, igandea, Loinaz (Beasain, Gipuzkoa), 12:00 : Real SociedadAlaves.

  • Abuztuak 22, igandea, Fadura (Getxo, Bizkaia), 12:00 : AthleticEibar.

3/4 POSTUAK

  • Abuztuak 28, larunbata, Azkoagain (Oñati, Gipuzkoa), 18:00 .

FINALA

  • Abuztuak 29, igandea, Asti (Zarautz, Gipuzkoa), 16:00. ETB1ek zuzenean emango du.

 

Realak irabazi zuen iazko X.Euskal Herria Kopa 2020

DATA
TALDEAEMAITZATALDEAKRONIKA
[FINALERDIA]
2021.08.22
12:00 LOINAZ
Reala
3-4Alavesehkirola.eus
[FINALERDIA]
2021.08.22
12:00 FADURA
Athletic4-0Eibarehkirola.eus
[3/4 POSTUA]
2021.08.28 18:00 OÑATI
Reala2-1Eibarehkirola.eus
[FINALA]
2021.08.29
16:00 ZARAUTZ
Athletic2-1Alavesehkirola.eus
DATA
TALDEAEMAITZATALDEAKRONIKA
2021.08.14 12:00
MUTILBEITI
Mutilvera
1-5Oiartzunehkirola.eus
2021.08.14 18:00
AÑORGA
Añorga9-0Angeluko Isatsakehkirola.eus
2021.08.14 18:00
SAN IGNACIO
San IgnacioØGasteizko Aurreraehkirola.eus
2021.08.21 18:00
San Ignacio
San Ignacio0-2Añorgaehkirola.eus
2021.08.22 12:00
Oiartzun
Oiartzun0-2Bizkerreehkirola.eus
FINALA
2021.08.29 12:00 ARETXABALETA
Bizkerre0-1Añorgaehkirola.eus

 

ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: IX. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: X. Euskal Herria Kopa

Wikipedia: Euskal Herria Kopa

XIII. EHKopa: Mulier 0-2 Reala B

XIII. EHKopa: Mulier 0-2 Reala B

Helene Arruabarrena eta Ane Isasisasmendiren golei esker, Reala B taldeak aurtengo Euskal Herria Kopako B mailako finalerako sailkapena erdietsi du