FUTBOLA / XII. EUSKAL HERRIA KOPA

‘A maila’ko finalerdietan, Eibar 0-3 Alaves eta Reala 3-1 Athletic

2022/08/28

XII.Euskal Herria Kopako ‘A maila’ko finalerdiak jokatu dira gaur: Eibar 0-3 Alaves eta Reala 3-1 Athletic.

Finala, Reala-Alaves, Azkoitian jokatuko da datorren igandean, irailak 4, arratsaldeko 16:00etan hasita, Txerloia futbol zelaian.

3./4. postuetarako Athletic-Eibar jokatu dute, Sondikan, larunbatean, irailak 3, 17:00etan hasita, Basozabal futbol zelaian

 

Eibar 0-3 Alaves

Eguerdiko 12:00etan hasi da partida Elgoibarko Mintxeta futbol zelaian. Alaves nagusitu da eta Elba Vergesek,  37. eta 90. minutuetan, eta Carla Armengolek, 52. minutuan, sartutako golekin, eta finalera pasatu da.

Reala 3-1 Athletic

Arratsaldeko 16:00etan hasi da bigarren finalerdia Tolosako Berazubi futbol zelaian. Reala nagusitu da partida borrokatua eta parekatua izan bada ere.  Vanegasek 11. minutuan sartutako golarekin aurretik jarri da. Bigarren zatia hasi orduko Jensenek sartu du bigarrena, 53. minutuan. Athleticek aurrera egin du baina eta Azkona gola eginda aukera ere izan du partida berdintzeko, baina Eizagirrek sartu du Realaren hirugarrena eta horretan gelditu da markagailua azkenean.

→ realsociedad.eus: Finalean gaude!

→ athletic-club.eus: Athletic Clubek Realaren aurka galdu du Tolosan

 

‘A maila’ egutegia

 

A MAILATALDEAEMAITZATALDEAKRONIKA
A FINALERDIAK
2022.08.28 12:00
MINTXETA (Elgoibar)
Eibar
0-3Alavesehkirola.eus
2022.08.28 16:00
BERAZUBI (Tolosa) • ETB1 •
Reala3-1Athleticehkirola.eus
A 3/4 POSTUAK
2022.09.03 17:00
Sondika
Athletic2-0Eibarehkirola.eus
A FINALA
2022.09.04 16:00
Azkoitia • ETB1 •
Reala4-1Alavesehkirola.eus

 

‘B maila’ egutegia

 

B MAILA TALDEA EMAITZA TALDEA KRONIKA
A MULTZOA
2022.08.13 12:30
OIARTZUN
Oiartzun
0-0
[9-8 p.]
Mulierehkirola.eus
2022.08.13 12:00
SAN IGNACIO
San Ignacio1-0Berriozarehkirola.eus
2022.08.20 12:30
SAN IGNACIO
San Ignacio3-2Oiartzunehkirola.eus
2022.08.20/21
AURRERA
AurreraBertan
behera
Berriozarehkirola.eus
2022.08.27 12:15
BERRIOZAR
Berriozar2-4Oiartzunehkirola.eus
2022.08.27 12:00
SALESIANOS
Mulier1-0San Ignacioehkirola.eus
B MULTZOA
2022.08.13 18:00
USABAL [Tolosa]
Tolosa0-1Bizkerreehkirola.eus
20221.08.21
FADURA [Getxo]
Bizkerre15-0Angeluko Isatsakehkirola.eus
2022.08.27/28
TOLOSA
TolosaBertan
behera
Angeluko Isatsakehkirola.eus
B FINALA
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2022.09.04 12:00
San Ignacio
San Ignacio1-1
[7-6 p.]
Bizkerreehkirola.eus
Pauldarrak 0-San Ignacio 3

Pauldarrak 0-San Ignacio 3

Gaur Serraltan 3. multzoko bigarren kanporaketa jokatu da. Markagailua: Pauldarrak 0-3 San Ignacio. Emaitza honekin aurrera egin du San Ignacio Euskal Herriko Futbol Koparen bigarren kanporaketan.

Angeluko Genêts 0-Eibar 5

Angeluko Genêts 0-Eibar 5

Gaurko neurketan Eibar nagusi izan da Angeluko Genêts zelaian 2. multzoko 2. kanporaketan, eta Euskal Herria Kopako 2. fasera pasako da, dagoeneko sailkatuta dauden Mulier eta Añorgarekin batera. Ostiralean erabakiko da laugarren sailkatua, Pauldarrak eta San Ignacio artean jokatuko duten partidan.

Oiartzun 1-Añorga 2

Oiartzun 1-Añorga 2

Gaur arratsaldean Oiartzungo Karla Lekuonan Añorgak 2 eta 1 irabazi dio Oiartzun taldeari. Hartara, 2018ko Euskal Herriko Kopako 1. Multzotik Añorga pasatu da 2. fasera, pronostikoen arabera faboritoa Oiartzun zela pentsatzea bazegoen ere.